DONOSTIA 17 Dic. (EUROPA PRESS) -
Abenduaren 21ean Donostian ospatuko den Santo Tomas azoka dela eta, Renfek aldirikoen zerbitzua indartuko du, Irun-Brinkola linean. Horrela, beste 2.950 plaza eskainiko ditu eskaera gehieneko orduetan, hau da, 10:00etatik 12:00etara bitartean, jende gehien garai horretan hurbilduko baita Donostiara jai-giro horretaz gozatzen hasteko.
Konpainiako iturriek gaur jakinarazi dutenez, goizeko lehen orduetan, zerbitzua gehiago indartuko da Donostia aldera. Arratsaldean, berriz, Renferen zerbitzu erregularren bidez, bidaiariak guneko geltoki ezberdinetara eramateko tarte handiagoarekin ibiliko dira trenak.
Bestalde, Renferen aldirikoen zerbitzua da Donostiara iristeko aukerarik azkarrenetarikoa, hirigunera sartzeko dauden arazoak eta egun horietan ibilgailua aparkatzeak duen zailtasuna medio.
Gaur egun, Gipuzkoa Aldirikoak zerbitzuetan batez beste 25.000 lagun ibiltzen dira egunero, eta zerbitzuak 80 tren eskaintzen ditu gune osoan (lanegunetan). Gainera, puntako orduetan 10-15 minutuko maiztasunak izatea lortu da.