EUSKADI.-SPRIk eta ACICAEk enpresa topaketak antolatu dituzte Poloniako automobilgintzaren sektoreko enpresekin

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 24 febrero 2009 13:19

BILBO 24 Feb. (EUROPA PRESS) -

SPRI Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak eta ACICAE Automobilgintzako Euskal Klusterrak enpresen arteko topaketak antolatu dituzte Polonian, herrialde horretan kokatutako automobilgintza sektoreko enpresen eta sektore horretako euskal hornitzaileen artean.

Horrela, atzo hasi eta ostegunera bitartean, SPRIk Silesia Beherean duen bulegoaren bitartez, Faurecia, Delphi edo TRW bezalako sektoreko hornitzaile handiak -Polonian hainbat lantegi dituztenak- auto ekoizle garrantzitsuekin bilduko dira. Ekoizle horien artean aipagarria da FIAT etxea, Tichy hirian muntaketa lantegi bat daukana.

Topaketa horiek Polonian egiten ari dira herrialde hori delako une honetan automobilgintza sektoreko atzerriko zuzeneko inbertsio gehien erakartzen ari dena, mundu mailan sektore horrek bizi duen egoera delikatua gorabehera, SPRIko iturriek azaldu dutenez.

"Ikusirik Poloniaren kokaleku estrategikoa, bere barne eskari gero eta handiagoa eta bertako eskulan merkea, multinazional handi batzuek erabaki dute Polonian hartzea egoitza eta bertatik burutzea Ekialdeko Europara zuzentzen dituzten operazioak", adierazi dute.

SPRIk atzerrian daukan bulego sare zabalak erraztu egiten du bai produktuak atzerriko merkatuetara sartzea, bai eta euskal enpresak merkatu horietan kokatzea ere. Gaur egun, SPRIk 51 bat herrialdetan dauka ordezkaritzaren bat eta horietan guztietan eskaintzen zaizkie sostengu eta aholkularitza zerbitzuak hala herrialde horietan kokatu nahi duten euskal enpresei nola jadanik kokatuta daudenei.

Contenido patrocinado