DONOSTIA 11 Ago. (EUROPA PRESS) -
Trafikoan etenaldiak egingo dira bihar goizean eta arratsaldean Oiartzun eta Lesaka (Gipuzkoa) lotzen dituen GI-3420 errepidean,
Oiartzungo Ergoien auzoa zeharkatzen duen zatian asfaltatze lanak egin
behar direlako.
Horrela, Gipuzkoako Foru Aldunditik gaur jakinarazi duenez, errepidea Ergoiengo zeharbidean itxiko da, bi noranzkoetan, eta bi
etenaldi egingo dira: goizean, 8:00etatik 13:00ak arte, eta arratsaldean, 14:00etatik 18:30ak arte. Bide hori itxita dagoen bitartean Lesakara joateko ordezko errepidea Endarlatsakoa da (N-121-A).