EUSKADI.-Txile.- Dagoeneko 799 dira Txilen lurrikarak eragindako hildakoak eta militarrak kalteturiko zonaldeetan daude oraindik

Actualizado 2010/03/03 14:45:37 CET

SANTIAGO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Txile joan den larunbatean astindu zuen 8,8 graduko lurrikarak utzitako hildakoak 799 dira jada, Larrialdietarako Bulego Nazionalak (Onemi) gaur jakinarazitako azken txostenaren arabera. Bien bitartean, militarrak zonalde kaltetuetan daude oraindik, harrapaketak eta istiluak eragozteko.

Onemiren txostenaren arabera, Maule eskualdea da hildako gehien dituena (587), eta ondoren Biobio (92). O'Higgins eskualdean 48 hildako izan dira, Santiago hartzen duen Eskualde Metropolitarrean 38, Valparaison 20 eta La Araucanian 14.

Eskualde kaltetuenak Maule eta Biobio dira, eta indar armatuen 10.000 kide daude haietan; soldadu horietatik guztietatik 7.350 errefortzu gisa daude hondamenditzat jotako zonaldeetan.

Gainera, Onemik jakinarazi du Constitucion kostaldeko udalerrian Quivolgo aireportua prestatu dutela militarrekin eta laguntza humanitarioarekin datozen hegazkinak hartzeko, zonaldeko kaltetuak artatu ahal izateko.