GASTEIZ 25 (EUROPA PRESS)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finalaurrekoen bigarren itzuliko bigarren saioa Gasteizko Mendizorrotza kiroldegian jokatuko da larunbatean, azarioaren 25ean, eta Lierni Altuna Ugarte izango da saioko gai-emailea, Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez.
Oholtza gainean sei bertsolari izango dira: Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Beñat Gaztelumendi Arandia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Sustrai Colina Acordarrementeria. Epaileak, berriz, Ekaitz Elorriaga Anduaga, Maialen Berra Zubieta, Zuhaitz Olazabal Susperregi, Leire Beloki Lizarralde, Iñigo Legorburu Arregi, Jurgi Fuentes Goikoetxea eta Nerea Bruño Artazkoz izango dira.
Larunbateko saioa 17:00etan hasiko da, eta ateak 15:30ean irekiko dira. Sarrerak oraindik lor daitezke, www.bertsosarrerak.eus atarian; bestela, saioaren egunean bertan leihatila 15:30ean zabalduko da, eta Bertsoa.eus-en, ETB 2 ON katean eta ETB ON plataforman bitartez ere zuzenean jarraitzeko aukera egongo da. Bigarren itzuliko azken saioa abenduaren 5ean izango da, Bilbon.