BILBO 17 May. (EUROPA PRESS) -
Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar eguraldia erabat egonkortuko da. Goizaldeko behe-lainoa altxatu ostean, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi mantenduko da. Ekialdeko haize ahula ibiliko da, arratsaldean ipar-ekialdeko ukituarekin.
Goizean goiz tenperatura baxua izango da, barnealdean termometroak 3-5 graduren inguruan kokatuko dira eta 8 graduren bueltan kostaldean. Maximoak ez dira asko igoko eta 20 graduren bueltan geratuko dira ia-ia lurralde osoan.
Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin eta itsaso kizkurra eragingo du. Eguerdi partean ipar-ekialdetik finkatuko da 3ko indarrarekin, eta itsaskiarria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.
Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 6:08an eta 18:26an izango dira, eta itsasbehera, 12:20an.