Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 21 septiembre 2010 19:07

BILBO 21 Sep. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, biharko uda beteko eguraldia espero dugu. Hodei bakanen bat ikusiko badugu ere, erdi mailako hodeiak eta goi-hodei zurixkak izango dira, eta ez diote enbarazurik egingo eguzkiri; urdina nagusituko da egun guztian.

Hego-ekialdeko haizeak aire epela ekartzen jarraituko du eta tenperatura maximoak 30 gradura hurbilduko dira, eta baita gainditu ere balio hau barnealdeko hainbat zonaldetan; kostaldean arratsaldeko lehen orduetan brisa altxatuko da.

Hiriburuei dagokienez, Bilbon 18 gradu espero dira gutxienez eta 29 gehienez; Iruñean 14 gutxienez eta 28 gehienez; Donostian 17 gutxienez eta 28 gehienez; Gasteizen 12 gutxienez eta 28 gehienez.

Itsasoan, hego-ekialdeko haizeak, 2-3ko indarrarekin, itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Arratsaldean haizea eki/ipar-ekialdera aldatuko da eta gauean mendebaldera 3ko indarrarekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 20 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:53an eta 15:01ean izango dira, eta itsasbeherak, 8:37an eta 21:17an.

Contenido patrocinado