Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua arautuko duen Dekretua onartu du Jaurlaritzak

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 16 octubre 2012 16:20
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 16 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautuko duen Dekretua onartu du astearte honetan. Era horretan, euskararen ezagutza-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratuko mailekin parekatzeko den 297/2010 Dekretuak aurreikusitakoa betetzen da.

   297/2010 Dekretuaren lehen azken xedapenean ondorengoa jasotzen du: kontuan hartuz Sail edo Erakunde bakoitzak euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro propioa duela, hartuko diren neurriak erregistro horiek era bateratuan jaso ahal izateko bideratuko dira, erakunde publikoek erraz kontsulta ditzaten. Hala, euskara tituluen eta ziurtagirien erregistro bateratua kudeatzeko ardura hizkuntza politikan eskumena duen sailari dagokio.

   Horrenbestez, Dekretu horren helburua Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) sortu eta arautzea da, eta haren kudeaketa hizkuntza politikan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailari dagokio.

   Erregistro berriak aurrez bazeuden erregistro batzuen datuak jasoko ditu, herri-administrazioei, erakundeei, eskubide pribatuko erakunde publikoei nahiz arau honen aplikazio-eremuaren barneko erakundeei, eta herritarrei oro har errazteko pertsonen euskararen ezagutza-mailari buruzko informazio ofiziala eta eguneratua, egiaztatuta dituzten titulu nahiz egiaztagirietan oinarrituta. Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) doako funtzionamenduko zerbitzu publikoa da.

   Une honetan, euskara ezagutzen frogagiria Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (HAEE), Hezkuntza Sailak, Unibertsitate eta Ikerketak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak (HABE) eta Osakidetzak kudeatutako erregistroetan dago. Jatorrizko erregistroek existitzen jarraituko dute eta beraien eginkizuna betetzen.

   Erakunde eskumendun bakoitzak bere erregistroa kudeatzen jarraituko du, eta erregistro horiek Euskara Tituluen eta Ziurtagirien Erregistro Bateratua (ETZEB) elikatuko dute, azken horrek eguneratutako informazioa izan dezan. Jatorrizko erregistroen arduradun diren erakunde guztiek Erregistro Bateratuari igorritako datuen zuzenketa bermatuko dute.

Contenido patrocinado