#GasteizenBaiEuskarari gazte mintzodromoa egingo dute ostegunean, 'Hiri aktiboa' gaitzat hartuta

Gazte mintzodromoa Gasteizen.
BAI EUSKARARI

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 27 noviembre 2019 12:41

GASTEIZ, 27 (EUROPA PRESS)

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak #GasteizenBaiEuskarari gazte mintzodromoa antolatuko du ostegunean, azaroaren 28an, Oihaneder Euskararen Etxean, 'Euskaraz, 1+1... Hamaika!' izeneko ekimenaren barruan, eta 'Hiri aktiboa' izango da gai nagusia. Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren babesa dauka ekimenak, eta parte hartzeko info@baieuskarari.eus helbidera idatzi behar da.

Antolakuntzak asteazken honetan jakinarazi duenez, gazte mintzodromoa goizeko 10:00etan hasiko da, Oihaneder Euskararen Etxean, Lanbide Heziketako eta Batxilergoko ikasleekin euskaraz eta hizkuntzaren egoeraz hitz egiteko.

Aurtengo topaketako mintzagaia 'Hiri aktiboa' izango da eta horren bueltan ikuspuntu ezberdinak landuko dira: hiri adimenduna, mugikortasun hiria, kirol hiria eta #LehenHitzaEus hiria. Ahoz ez ezik, gazteek #GasteizenBaiEuskarari eta #euskaraz11 traolak erabiliko dituzte haien iritziak eta ekarpenak sarean partekatzeko.

Gainera, Gasteiz hiriaz ariko direnez, Gorka Urtaran alkatea izango da gonbidatu berezia. Alkateari elkarrizketa egingo diote antolatzaileek bertan, eta gazte parte hartzaileek ere galderak egiteko aukera izango dute.

Azkenik, urtero bezala, aurten ere Baskonia, Alaves eta Araski kirol taldeen laguntza izan dute antolatzaileek, eta kirol elkarteotako taldeen partidetarako sarrerak zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Gainera, Leocadia Zabalate elkarteak antolatzen duen Izan Zaitez Neu elkartasun kontzerturako bi sarrera eta 'Agur Etxebeste' filma zineman ikusteko hamar sarrera ere zozkatuko dituzte.

Contenido patrocinado