Gasteizko Ahalduntze Eskolako Ikerlan Feministen VII. Lehiaketak 10.000 euro banatuko ditu

Gasteizko Ahalduntze Eskolako Ikerlan Feministen VII. Lehiaketak 10.000 euro banatuko ditu
GASTEIZKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 27 julio 2026 11:39

GASTEIZ 27 (EUROPA PRESS)

Gasteizko Ahalduntze Feministako Eskolak Ikerlan Feministen VII. Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du irailaren 30era arte, eta guztira 10.000 euro banatuko ditu. Parte hartu nahi dutenek ahalduntze feministarekin lotutako gai interesgarri bati heldu beharko diote, edota emakumeen eta normatiboak ez diren genero orientazio, adierazpen eta identitateak dituzten pertsonen eskubideen aldeko gizarte eraldaketarekin lotutako ekarpenak egiteko modua jorratu.

Ana Lopez de Uralde Gasteizko Udaleko Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "lehiaketa honen bidez, Gasteizko Udalak ikerketa feministari balioa eman nahi dio, eta ikerlarien dedikazioa eta gure udalerriko emakumeen ahalduntzeari egiten dioten ekarpena aitortu. Parte hartu nahi duten pertsona guztiak animatu nahi ditugu zazpigarren edizio honetarako proposamena aurkeztera. Hautatua izanez gero, 5.000 euro lortuko ditu".

Lehiaketak ikerketa lanean laguntzea ere aurreikusten du, arlo akademikoan edo ikerkuntzan profesionalki aritzen ez diren pertsonek ekimenean parte hartu ahal izan dezaten.

Ikerlanen bi proposamen irabazleek 5.000na euro jasoko dituzte. Egileek 2026ko azarotik 2027ko maiatzera bitarteko epea izango dute proposamenak garatzeko, eta EHUren baitako 'Emakume eta Gizonen berdintasunaren gaineko Masterra: Berdintasun Agenteak' izeneko masterraren laguntza izango dute.

Contador

Contenido patrocinado