GASTEIZ 25 Jun. (EUROPA PRESS) -
Gasteizko Udalak datorren astean banatuko du hiriko hainbat auzotan ezarritako konpostaje komunitarioko proiektuetan sortutako lehen konposta. Zehazki, konposta doan banatuko da Salburua komunitateko konpostaje gunean dagoen karpa txiki batean (Gabriela Mistral kalea, Varsovia etorbidea), datorren asteazkenean, ekainaren 29an.
Konposta Salburuko komunitateko konpostaje eremuetan gaika bildutako materia organikotik lortzen da. Auzo horretan estreinatu zen birziklatze sistema hau, hain zuzen. Materialak kalitate estandar altuenak betetzen ditu, eta 'A' klaseko konposta da.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, 10-15na litroko 100 konposta poltsa banatuko dira gutxienez. Horietako 50 Konpostaje Komunitarioko Programan parte hartzen duten pertsonentzat gordeko dira, eta beste 50ak, berriz, https://www.vitoria-gasteiz.org/wb021/was/contenidoAction.do... webean izena emanda dauden pertsonentzat. Inprimaki horrek aktibo egoteari utziko dio poltsa guztiak esleitzen direnean, eat mezu elektronikoz baieztatuko da konposta esleitu bada.