Gazteen lonja batera artazi batzuekin lapurtzera sartu den 21 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 11 enero 2011 13:22

BILBO 11 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 21 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Bilbon, gazteek aisialdirako erabiltzen duten lonja batean indarrez lapurreta egitea leporatuta. Atxiltuak artazi batzuk erabili zituen eta lapurreta saihesten saiatu zen lonjaren arduradunetako bat sastatu zuen bizkarrean, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gertaerak atzo goizeko 10:00ak baino minutu batzuk lehenago hasi ziren, Deustun, gazteen aisialdirako lokal bezala erabiltzen den lonja batean. Dirudienez, jabea bertan zegoenean, gizon bat sartu zen lapurtzeko asmoz eta jabeari aurre egin zion artazi batzuekin, bizkarrean zauri bat eraginez. Lapurrak dirua zeukan zorro bat lapurtu zuen, jabeak lokaletik alde egitera behartu aurretik.

Ertzaintzaren agenteak bertaratu ziren eta anbulantzia bat eskatu zuten zaurituarentzat. Jarraian, ertzainak erasotzailea bilatzen hasi ziren eta eguerdi aldera aurkitu zuten. Agenteek atxilotu egin zuten eta ustez lapurreta egiteko erabili zituen artaziak aurkitu zizkioten. Atxilotuak aurrekari polizialak ditu lapurreta eta lesioengatik, eta atzo bertan utzi zuten Bilboko Guardiako Epaitegian.

Contenido patrocinado