Gerra zikinari buruzko hitzaldia antolatu du Euskal Memoria Fundazioak ostiral honetarako Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 13 marzo 2015 10:23

BILBO 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskal Memoria Fundazioak "Deklaratu gabeko gerra. Estatu Terrorismoa Euskal Herrian" hitzaldia antolatu du ostiral honetarako, martxoaren 13rako, Bilboko Alde Zaharreko Burtsa eraikinean, arratsaldeko 19:00etan. Hizlari Pedro Ibarra Güell (gerra zikinaren biktima), Iñaki Egaña Euskal Memoriako lehendakaria eta Oiane Valero historialaria izango dira.

Euskal Memoria Fundazioak urtero argitaratzen du Euskal Herriaren aurka azken urteotan erabili den bortizkeriaren gaineko ikerketa bana, eta azkenak gerra zikinaren arloa jorratu du. Liburua Iñaki
Egañak koordinatu du, eta bertan bildu dira heriotza eskuadroiek 1972 eta 2010 bitartean egindako ekintzen lekukotzak.

Euskal Memoria Fundazioak jakinarazi duenez, denetara, gutxienez 83 pertsona hil zituzten ehunka erasotan, eta eraso horien ezaugarria izan da "egileen erabateko zigorgabetasuna, oso gutxitan izan baitira
ikertuak, eta are gutxiago atxilotuak eta zigortuak".

Hitzaldian Iñaki Egañak ikerketaren ondorio orokorren berri emango du; Pedro Ibarrak bere kasua kontatuko du, 1975eko maiatzean bahiketa ahalegin baten biktima izan baitzen; eta azkenik, Euskal Memoriako Bilboko taldeko Oiane Valerok Bizkaiko hiriburuko datuak ezagutaraziko ditu.

Contenido patrocinado