Getxoko udal talde politikoek atxikimendua adierazi diote Euskaraldiari

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 14 mayo 2025 13:44

BILBO 14 May. (EUROPA PRESS) -

Getxoko (Bizkaia) Udaleko EAJ, PSE-EE, PP, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde politikoek atxikimendu adierazi diote asteazken honetan Euskaraldia ariketa sozialaren laugarren edizioari.

'Elkar mugituz egingo dugu' lelopean, Euskaraldia ostegunean abiatuko da, maiatzaren 15ean, eta, hilaren 25era arte, hizkuntza ohituren aldaketaren bidez euskararen erabilera aktibatzea eta areagotzea izango du xede.

Bada, Getxoko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, EAJko Janire Ocio, PSE-EEko Carmen Diaz, PPko Javier Elorza, EH Bilduko Mikel Bildosola eta Elkarrekin Podemos-eko Xabier Benito bozeramaleek eta Amaia Agirre alkateak ekimenarekiko atxikimendua agertu dute asteazken honetan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado