DONOSTIA 15 May. (EUROPA PRESS) -
Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketa azken txanpan sartu da eta, joan den asteburuan Oñatin lehenengo finalaurrekoa jokatu ondoren, bigarrena Tolosan izango da larunbatean, maiatzaren 16an, Bertsozale Elkarteko iturriek jakinarazi dutenez.
Hain zuzen, lehenengo finalaurrekoan Azpeitiko Zaharrak Berri eta Arrasate-Eskoriatzako Leintz taldeak aritu ziren, eta bigarrena Tolosako Bonberenean, Zumarraga-Urretxu 1 (Zumarraga-Urretxu) eta Txingudi A (Irun) taldeek jokatuko dute.
Finala maiatzaren 30ean izango da, Aiako Dema plazan, eta egun osoko egitaraua prestatu dute. Goizean Gipuzkoako eskualde guztietako bertsolariekin poteoa egingo da, ondoren herri bazkaria izango da, eta finala 18:00etan hasiko da.