Guggenheim Bilbao Museoa 'Gallery Climate Coalition' erakundeko kide izendatu dute

Zuhaitz bat Guggenheim Bilbao Museoan
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 13 mayo 2023 12:35

BILBO 13 May. (EUROPA PRESS) -

Guggenheim Bilbao Museoa 'Gallery Climate Coalitión' (GCC) erakundeko "kide aktiboa" da jada. Museoen sektorean ingurumen inpaktua murrizteko lanean diharduten erakunde artistikoen nazioarteko komunitatea da GCC.

Bilboko museotik jakinarazi dutenez, erakundearen helburu nagusia da 2030erako CO2 isuriak %50 murriztea eta zero zaborra sustatzea, eta kide izaera lortuta, Guggenheim Bilbao Museoa Espainiako Estatuko lehenengo museoa da nazioartean ingurumen arloan aurreratuen dauden museoak biltzen dituen komunitate horretan parte hartzen duena.

GCCk ingurumen jasangarritasunarekin lotutako baldintza jakin batzuk betetzen dituzten erakundeak aitortzen ditu "kide aktibo" izendatuz, eta Guggenheim Bilbao Museoak hiru baldintzak betetzen ditu: 2021eko eta 2022ko karbono aztarna neurtu du; 2021ean Gu-Zero lantaldea sortu du, erakundeko arlo desberdinetako pertsonekin, langileak, hornitzaileak eta gizarte eragileak informatu, sentsibilizatu eta inplikatzeko; 2021ean ingurumen jasangarritasuneko Esparru Estrategiko bat argitaratu du, NBEren Agenda 2030aren Garapen Jasangarrirako Helburuekin lerrokatua.

Hala, Guggenheim Bilbao Museoak nabarmendu duenez, aurrera egiten jarraitu du ingurumen jasangarritasunarekin duen konpromisoan. 2023an jasangarritasuna da bere jardueraren zeharkako ardatza, 2030ean neutraltasun klimatikoa lortzea helburu.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado