'Gurenagi familiaren errezetak' filma iritsiko da ostiralean zinema aretoetara 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren bidez

'Gurenagi Familiaren Errezetak' Filma
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 11 junio 2026 12:41

BILBO 11 (EUROPA PRESS)

'Gurenagi familiaren errezetak' publiko orokorrari zuzendutako animaziozko film australiarra euskarara bikoiztuta estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) zednbait zinema aretotan ostiralean, ekainaren 12an, 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren eskutik.

Zineuskadi elkartetik jakinarazi dutenez, orain arte 'Zinema Euskaraz' izenarekin ezagutzen zen programak 'ADI! Filmak Euskaraz' marka aurkeztu berri du, euskarazko zinema bultzatzeko etapa berri baten abiapuntu gisa.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak babestutako 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren helburua euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzea da, haur zein gazteei zuzendutako filmak bikoiztuz eta zinemagintzan euskararen hedapena bultzatuz.

Bada, Zineuskadik sustatuta aurten euskaratuta ikusiko den hamaikagarren lana da 'Gurenagi famliaren errezetak', eta Sade Cines (Donostia), Niessen Zinemak (Errenteria), Areria Aretoa (Lazkao) eta Florida Zinemak (Gasteiz) aretoetan estreinatuko da.

Datozen hilabeteetan beste film batzuk ere aurkeztuko dira 'ADI! Filmak Euskaraz' programaren barruan, besteak beste, 'Winnipeg, itxaropenaren ontzia' eta 'Rufus'.

Contador

Contenido patrocinado