Helena Pimientak zuzenduriko "La vida es sueño" izango da Bilboko Arriagan gaurtik igandera bitartean

Blanca Portillo da antzezlanaren protagonista nagusia
ARRIAGA ANTZOKIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 17 enero 2013 11:14

BILBO 17 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Arriaga Antzokiak antzerki klasiko espainiarrarren obra bat eskainiko du gaurtik igandera bitartean, Pedro Calderón de la Barcaren "La vida es sueño" obra antzeztuko baita. Helena Pimienta zuzendaria Compañia Nacional de Teatro Clásico konpainiaren zuzendari bezala arituko da lehen aldiz, taularatzen den leku guztietako antzokiak betetzen ari den muntaia honekin, antzoki bilbotarretik jakinarazi dutenez.

Horrela, Arriaga Antzokia sarrerak agortuta daudela dioen kartela jartzear dago. Aktore-zerrenda luzea du obrak, hala nola Blanca Portillo, Marta Poveda, David Lorente, Fernando Sansegundo, Rafa Castejón, Pepa Pedroche, Joaquín Notario, Pedro Almagro, Ángel Castilla, Óscar Zafra, Alberto Gómez, Anabel Maurín, Mónica Buiza, Damián Donado eta Luis Romero.

Aktoreez gain, obrak musika barrokoa hartzen du barne, zuzenean, giro berezia sortuz, musikari hauekin: Daniel Garay eta Mauricio Loseto (perkusioa), Juan Carlos de Mulder eta Manuel Minguillón (gitarra barrokoa), Anna Margules eta Daniel Bernaza (txirula eztia), Calia Álvarez eta Ana Álvarez (zango-biola).

Arriaga Antzokiak 2008ko martxoan hartu zuen azken aldiz konpainia espainiarraren muntaia bat. Orduan ere, Calderón de la Barcaren obra bat izan zen: "El pintor de su deshonra".

Contenido patrocinado