Herbie Hancock, Diana Krall, Yann Tiersen, Hiromi, Gregory Porter, Kurt Elling eta Calexico, Donostiako 57. Jazzaldian

Archivo - Herbie Hancock, 52. Jazzaldian jo zuenean
? LOLO VASCO - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: lunes, 8 noviembre 2021 16:12

DONOSTIA, 8 (EUROPA PRESS)

Herbie Hancock, Yann Tiersen eta Hiromi pianistak, Diana Krall, Gregory Porter eta Kurt Elling abeslariak eta Calexico taldea Donostiako Jazzaldiaren 57. edizioan izango dira, uztailaren 21etik 25era bitarte, antolakuntzak astelehen honetan jakinarazi duenez.

Trinitate plazako eta Kursaal auditoriumeko kontzertuen egitarau osoa azaroaren amaieran emango da jakitera, eta bi gune horietarako sarrerak eta abonamenduak ere orduan jarriko dira salgai.

Gainera, antolakuntzak adierazi duenez, "zirkunstantziek bide ematen dute pentsatzeko 2022an Keler Agertokian berriro kontzertuak egin ahal izango direla, Zurriola hondartzan". Beraz, agertoki horren programazioa prestatzen ari da, eta hala, "koronabirusaren pandemiaren ondorioz Jazzaldiaren azken bi edizioetan itxi behar izan dugun hondatzako agertokia berriro irekiko dugu".

Halaber, JazzEñe zikloaren zortzigarren edizioa egingo da, hau da, Espainiako jazzaren nazioartekotzea helburu duen SGAE Fundazioaren ekimena. Jazzaren erreferente diren zortzi talde espainiarrek joko dute publiko orokorraren eta mundu osoko jaialdietako programatzaileen aurrean.

Contenido patrocinado