Hiru zauritu izan dira Eibarko etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren

Europa Press País Vasco
Publicado: jueves, 26 diciembre 2024 15:18

DONOSTIA 26 Dic. (EUROPA PRESS) -

Hiru pertsona zauritu dira ostegun honetan Eibarko (Gipuzkoa) etxebizitza batean piztutako sute batean kea arnastu ondoren, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari jakinarazi dionez.

Sutea eguerdi aldera hasi da, antza denez, Eibarko Untzaga plazan dagoen eraikin bateko lehenengo solairuko etxernizitza baten kanpoaldeko kable batzuetan.

Sugarrak etxebizitzaren barrura zabaldu dira eta eraikineko lehenengo zein bigarren pisuetako bizilagunak euren etxeetatik atera behar izan dituzte.

Hiru pertsona zauritu dira kea arnastu dutelako eta Mendaroko erietxera eraman behar izan dituzte. Sutea 12:23an itzali dute eta suhiltzaileek 13:00etan bukatu dute esku hartzea.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado