Immigrazioaren eta euskararen arteko harremana aztertu du 'Hermes' aldizkariaren zenbaki berriak

'Hemes' Aldizkariaren Azken Zenbakia
SABINO ARANA FUNDAZIOA
Europa Press País Vasco
Publicado: sábado, 17 octubre 2020 11:43

BILBO 17 Oct. (EUROPA PRESS) -

Sabino Araba Fundazioak argitaratzen duen 'Hermes' pentsamendu eta historia aldizkariaren azken zenbakiak (65.a) immigrazioaren eta euskararen arteko harremana du aztergai, eta 15 adituren ekarpenak bildu ditu gaiari buruzko gogoeta egin eta galdera hauei erantzuten saiatzeko asmo dira: 'Jakin dugu etorkinak euskarara hurbiltzen?' eta, etorkinen ikuspuntutik, 'zertarako balio die euskarak hona iristean?'

"Euskararen biziberritzea aurrera doa gizartearen arlo guztietan, baina abiada desberdina darabil horietako bakoitzean. Jakina denez, beste herrialde batzuetatik etorritako milaka lagun bizi dira gure artean, eta horrek hainbat aldaketa eta ondorio ekarri ditu esparru guztietara, baita hizkuntzaren arlora ere", azaldu dute aldizkariaren arduradunek.

2019eko abenduan, covid-19ak ekarritako krisia hasi baino apur bat lehenago, Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatutako mintegi baten emaitza dira gogoetak. Horrela, aditu guztiek uste dute erronka dela "hizkuntza komunitate indartsu, ireki, koloreanitz eta erakargarria eraikitzea".

Aldizkariaren zenbaki berrian parte hartu dute Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak, Lide Amilibia Jaurlaritzako Gizarte Politiken sailburuordeak, Beatriz Otero EHUko irakasle eta Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiko ikertzaileak, Eguzki Urteaga EHUko Soziologiako irakasleak, Harkaitz Zubirik (EHU) eta Gorka Moreno EHUko irakasle eta Ikuspegiko zuzendariak.

Halaber, Biotza Piko Gasteizko Berritzeguneko ordezkariak, Francisco Luna Ebaluazioaren Euskal Erakundeko zuzendari ohiak, Julen Aranguren Zarauzko Udaleko Immigrazio eta Kulturartekotasun teknikariak, Mario Zapata soziologo eta migrazio gaien adituak, Alfonso Ríos CCOO Euskadiko euskara arduradunak, Pello Igeregi ELA sindikatuko kideak eta Amaia Aurrekoetxea eta Arantza Vázquez LAB sindikatuko ordezkariek ere esku hartu dute.

Xabier Aierdi Ikuspegiko sortzailea eta Begirune Ikerketa eta Immigrazio Laborategiko sortzaileari egindako elkarrizketak osatu du zenbakia. 1980tik 2017ra bitarte EHUko irakasle izandakoak pandemiaren balantzea egin du, eta, "gizarte gisa, oste txarra" ekarriko duela eta "apalagoak" izan beharko genukeela esan du. Bestetik, gaineratu du klase politikoak "erantzun bikaina" eman diola covid-19aren krisiari, eta "oso puntuazio handia" eman dio herritarren jarrerari.

Contenido patrocinado