BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak Innnobasque Exchange v1.2 proiektuaren bigarren edizioa egin du asteazken honetan, bere mila bazkideena eta bazkideentzako den proiektua. Bertan, agentziaren hamar bazkidek beren proiektu berritzaileak erakutsi dituzte, elkarlanerako formulak bilatzeko asmoz, beren enpresa-aukera biderkatzeko helburuarekin.
Jardunaldian parte hartu dute Kemuri, Techabout, Hermeneus World, Ercisa, Enerbide, Ideable Solutions, Symplio Lifestile Technologies, Biomimetiks, BBY Digital eta Alhymotion, guztiak ere Innobasqueren bazkideak, Berrikuntzaren Euskal Agentziak jakinarazi duenez.