Jaurlaritzak 120.000 euro banatuko ditu euskaltegi pribatuak digitalizatzeko laguntzetan

Archivo - Euskaltegi bat.
DONOSTIAKO UDALA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 19 mayo 2026 13:02

GASTEIZ 19 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak astearte honetan onartu du euskaltegi pribatu eta euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatuek gelak digitalizatzeko baliabideak eskuratu ahal izateko eta hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat baliabide horiek irisgarri egingo dituzten gailu eta egokitzapenak ezartzeko dirulaguntza deialdia, eta, HABEren bidez, 120.000 euro bideratuko ditu.

Jaurlaritzaren arabera, deialdiaren xede diren gelak digitalizatzeko baliabideak hurrengo jarduera hauek garatzeko erabiliko dira: urrutiko irakaskuntza, bilera birtualak, bideo-konferentziazko saioak, saioen grabazioa, dokumentuak partekatzea, aurkezpen interaktiboak, ikasleen interakzio digitala eta euskararen irakaskuntzan erabilitako baliabide teknologikoak ikasle guztientzat irisgarri egitea.

Diru laguntza eskatzeko derrigorrezkoa izango da HABEren euskaltegien eta euskararen autoikaskuntzarako zentroen erregistroan inskribatuta egotea, eta datu guztiak egunean edukitzea. Diruz lagundu daitezkeen ekipamendu teknologikoa, funtsean, arbel digitalak eta proiektoreak izango dira, baita baliabide horiek hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat irisgarri egiteko beharrezko izan daitezkeen bestelako gailu edo egokitzapenak ere.

Eskariak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari (EHAA) ofizialean argitaratu eta biharamunean hasi eta urriaren 16an amaituko da.

Contador

Contenido patrocinado