Jaurlaritzak 15.000 euro emango dizkio Behargintza Txorierriri arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzeko

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 12 noviembre 2024 15:26

GASTEIZ 12 Nov. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Behargintza Txorierri S.L. erakundeari 15.000 euroko diru laguntza zuzena ematea onartu du astearte honetan, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eskatuta, Bizkaiko eskualdeko arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera sustatzeko.

Izan ere, Jaurlaritzaren arabera, Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak euskararen erabilera sustatu nahi du eskualdeko eremu sozioekonomikoan, Behargintza Txorierri garapen ekonomikorako zerbitzuaren bitartez, pixkanaka enpresen eremuan ere erabilera areagotzeko.

Horrela, proiektu pilotua martxan jartzeko, Txorierriko sei udalen babesaz gain, Jaurlaritzarena ere beharrezkoa dute, eta, horrela, gobernu kontseiluak 15.000 euroko laguntza zuzena ematea onartu du astearte honetan.

Proiektuaren baitan, identifikatutako 18 enpresei proiektua aurkeztuko zaie eta hizkuntza berdintasuna eta enpresen erantzukizun sozialari buruzko argudio bilduma eta jardunbide egokien informazioa helaraziko zaie. Enpresen interes eta aukeretatik abiatuta, erraza dena eta eragin handia daukana identifikatuko da eta enpresari hobetzeko proposamena luzatuko zaio. 2024an lehenengo lanketa egingo da eta horren oinarriak zerbitzuen katalogoa, praktikaldian eragiteko esku hartzea eta hizkuntza aholkularitza izango dira

Contenido patrocinado