GASTEIZ 23 Abr. (EUROPA PRESS) -
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegorako (EAE) 2025. urteko lan egutegia onetsi du astearte honetan, 12 jaiegunekin. Zehazki, egutegiak aurtengo jaiegunen data berdinak ditu, baina abenduaren 8a gehitu da (2024an igandea izango da), eta urriaren 12 ez da ageri, 2025ean igandea delako.
Horrela, Jaurlaritzaren arabera, lan egutegiak EAEn 2025ean izango dituen 12 jaiegunak dira urtarrilaren 1a (Urteberri eguna), urtarrilaren 6a (Errege eguna), apirilaren 17a (Ostegun Santua), 18a (Ostiral Santua) eta 21a (Pazko Astelehena), maiatzaren 1a (Langilearen Eguna), uztailaren 25a (Santiago), abuztuaren 15a (Jasokundea), azaroaren 1a (Domu Santu eguna) eta abenduaren 6a (Konstituzioaren Eguna), 8a (Sortzez Garbia) eta 25a (Eguberri eguna).
Egun horiei beste bi jaiegun gehitu behar zaizkie, udalek eta foru ldundiek dekretatu behar dituztenak, hain zuzen ere. Horiek zehazteko dagokion izapidea hasiko da orain.