Jaurlaritzak 28,56 milioi euro banatuko ditu 2026-2027ko unibertsitate beken deialdian

Archivo - Ikasleak
UPV/EHU - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 7 julio 2026 13:50

GASTEIZ 7 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluan 2026-2027ko ikasturteko unibertsitate ikasketetarako eta goi-mailako beste ikasketa batzuetarako beken deialdia onartu du astearte honetan, 28,56 milioi euroko aurrekontuarekin.

Jaurlaritzaren arabera, deialdi berriak "beste urrats bat" eman du aukera berdintasuna indartzeko, errenta atalase osagarri berri bat gehituta. Neurri horri esker, laguntzak ikasle gehiagorengana iritsiko dira, eta beste 1.500 ikasle inguruk izango dute onura, hau da, aurreko ikasturtean baino %16 inguru gehiagok.

Juan Ignacio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak pentre agerraldian azaldu duenez, "deialdi honek helburu argi bati erantzuten dio: ikasle bakar batek ere ez dezala goi-mailako hezkuntzarako sarbidea galdu arrazoi ekonomikoengatik. Bekasistema zabaltzen ari gara familien errealitatera hobeto egokitzeko eta erantzun bidezkoago eta malguago bat eskaintzeko".

Deialdiaren berrikuntza nagusia errenta atalase osagarri berri baten sorrera da; atalase hori egungo 3. atalasea baino %10 gorago kokatuko da. Horri esker, orain arte ezarritako mugak apur bat gainditu arren, goi-mailako ikasketen kostuari aurre egiteko zailtasunak dituzten familiek ere laguntzak eskuratu ahal izango dituzte.

Contador

Contenido patrocinado