Jaurlaritzak arreta eskatu die gidariei Biriatun, nekazarien protestak direla eta

Archivo - Biriatu
JAVI COLMENERO-EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 15 diciembre 2025 10:02

BILBO 15 Dic. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzak arreta eskatu die gidariei Frantziako Estatuko nekazarien protestak direla eta, Biriatuko ordainlekua ittxi daitekeelako Ipar Euskal Herrirako noranzkoan.

Hain zuzen, Frantziako agintariek Jaurlaritzari jakinarazi diotenez, nekazariek Baiona eta Leskarre parean A-63 eta A-64 autobideetan deitutako protesten ondorioz, trafikoak ez du hobera egin 48 orduren ostean, eta, beraz, ez dute baztertzen gau honetan eta astearte goizean Biriatuko ordainlekua Iparralderako noranzkoan ixtea ibilgailu astunentzat.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak arreta eskatu die gidariei Frantziako agintariek datozen orduetan Iparralderako noranzkoan Biriatuko bidesaria saihesteko eskatu dutelako.

Bidegi foru sozietateko eta Ertzaintzako Gipuzkoako Trafikoko Lurralde Unitateko langileek zaintza eta segurtasun neurriak hartuko dituzte, zirkulazioan izan daitekeen eragina ahalik eta txikiena izan dadin.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak informazioa emango du Mezularitza Aldakorreko Panelen, www.trafikoa.euskadi.eus webgunearen, @trafikoaEJGV X sare sozialeko profilaren eta 011 telefonoaren bidez (24 orduko arreta).

Contenido patrocinado