Joseba Sarrionaindia izango da ostiral honetan Donostian 'Poetika' zikloaren saioan

Archivo - Joseba Sarrionandia
MONDRAGON UNIBERTSITATEA - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 15 mayo 2026 9:11

DONOSTIA 15 May. (EUROPA PRESS) -

Gipuzkoako Foru Aldundiak Jon Obesoren eta Jose Luis Padronen koordinazioarekin antolatutako 'Poetika' zikloaren beste saio bat izango da Donostian ostiral honetan, maiatzaren 15ean, 'Poemak eta irudiak' izenburupean, eta Joseba Sarrionaindia idazle bizkaitarra izango du protagonista.

Goizane Alvarez Gipuzkoako Aldundiko Kulturako foru diputatuak azaldu duenez, 'Poetika' zikloa "diziplina arteko topagune bat da, non poesia ahotsetik, musikatik eta adi entzutetik bizi den, kultur esperientzia partekatua bultzatuz".

Bada, ostiral honetako saioan, bere poemekin egindako ikus-entzunezko laburren bidez, Sarrionaindiak irudi horiek eta bere lana lotuko ditu. "Poema bakoitzaren atzean dirudiena baino bizipen, emozio eta gogoeta gehiago daude, eta ekitaldi honek poema bakoitzaren atzean dagoen lana eta arnasa ezagutzeko aukera emango digu", zehaztu du Alvarezek.

Bere obrari buruz hainbat zinemagilek eta artistak egin dituzten bideo-poemak ezagutzera emango ditu Sarrionaindiak, eta horietako batzuk lehen aldiz ikusiko dira. Poema horien jatorrizko esanahi eta asmoak ere zabalduko ditu. Proposatutako poemak dira 'Ama' (Josu Martinez), 'Bainera' (Itziar Leemans), 'Preso egon denaren gogoa' (Eugen Green), 'Hiriak' (Ruper Ordorika), 'Hotza' (Oskar Alegria), 'Propostas para a definiáo deo exilio' (Mireia Gabilondo), 'Garaizar' (Teresa Igeregi) eta 'Joan ala etorri' (Dana Moya) dira. Saioa 19:00etan hasiko da, Donostiako Parte Zaharreko Santa Teresa Komentuko ekitaldi aretoan.

Joseba Sarrionaindia (Iurreta, Bizkaia, 1958) oso gazte hasi zen aldizkariekin elkarlanean eta eremu guztiak lanedu ditu: saiakera ('Ni ez naiz hemengoa', 'Marginalia', 'Hitzen ondoeza', 'Moroak gara behelaino artean?'), narratiba ('Narrazioak', 'Atabala eta euria', 'Ifarraldeko orduak', 'Gau ilunekoak'), eleberria ('Lagun izoztua') eta poesia ('Izuen gordelekuan barrena', 'Izkiriurik aurkitu dut ene poemak', 'Hnuy illa nyha majah yahoo').

Contador

Contenido patrocinado