Julen Urdaibai kirolariak Antartikoan izandako esperientziei buruzko hitzaldia emango du ostiralean Bermeon (Bizkaia)

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 16 enero 2013 15:01

BILBO 16 Ene. (EUROPA PRESS) -

Julen Urdaibai kirolari bermeotarrak "143 Arrantzale Kilometro" izeneko hitzaldia eskainiko du ostiral honetan, urtarrilaren 18an, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bermeoko (Bizkaia) Nestor Basterretxea kultur aretoan, Antartikoan izan zuen esperientziaren berri emateko.

Bermeoko Udaleko iturriek gogoratu dutenez, Urdaibaik "Antartic Ice Marathon" izeneko maratoia eta 100 kilometroko beste lasterketa bat egin zituen Antartikoan, bi egunetan egitea lortuz, gainera. Lehenengoan bosgarren postua lortu zuen, eta bigarrenean hirugarrena.

Halaber, Antartikoko maratoian parte hartzeak esanahi berezia izan du Urdaibairentzat, 1912ko galernan hildako arrantzale bakoitzeko kilometro bana korrika egin baitu kirolari bermeotarrak, arrantzale horiek omentzeko modu bat izanik.

Contenido patrocinado