Kalean da "Mikel Laboa", Delorean taldearen disko berria

Delorean taldea
ALBA YRUELA/ELKAR
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 15 noviembre 2017 13:21

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Delorean talde zarauztarrak "Mikel Laboa" argitaratu du, artista donostiarraren omenez grabaturiko disko berria, LP eta CD formatuetan. Bederatzigarren lan honetan, Laboaren zazpi abesti jaso eta birmoldatu ditu Zarauzko laukoteak, Elkar argitaletxeak jakinarazi duenez.

Argitaletxearen arabera, taldeak "lan bikaina" egin du Laboaren kanta klasikoak "musika sentitzeko molde berrietara ekartzen". Horrela, Laboaren jatorrizko grabaketetako pistak erabilita, "lengoaia bizkor bezain bizia erabiliz", laukoteak "unibertso berri bat moldatu du, Mikel Laboaren arimaren beroa eta kantuen dohain bazterretan zabaltzen lagunduko duena".

"Piezek jatorrizkoen esentziari eusten diote, baina, halaber, musika legoaia unibertsal, moderno eta sendoaren bidez, indarberrituta ageri zaizkigu", adierazi du.

Modu honetan, Delorean taldeak "Mikel Laboa" disko berria aurkezteko kontzertuak eskainiko ditu datozen egunetan: azaroaren 24an Santanderren eta 25ean Burgosen, eta abenduaren 15ean Hernanin eta 16an Azpeitian.

Contenido patrocinado