cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 2010eko martxoan sortu zuen Kulturklik kulturaren atari elkarreragileak 300.000 erabiltzaile inguru izan ditu orain arte, milioi bat orri baino gehiago bisitatu dituztenak. Halaber, 500dik gora eragilek euren ekarpenak egin dituzte webgunean, eta horrek 55.000 bat eduki sortaraztea ekarri du.
Kultura Sailak jakinarazi duenez, euskal kulturaren gune elkarreragileak 400dik gora informazio iturri dauzka eta eguneroko 200dik gora jarduera jasotzen ditu bere agendan. Era berean, 1.200 bat zentro edo eragile kulturalen kokalekua eskaintzen du, baita aurki aurkeztuko diren informazioa pertsonalizatzeko tresna batzuk ere.
Legealdia hasi zenetik, Kultura Sailak plataforma komun, ireki eta eragile kulturalekin partekatzen den kulturaren atari elkarreragile bezala planteatu du gunea, arte-adierazpenen eta elkarrekintza eta komunikazioko kanal berrietara egokitzen diren edukien zabalkundea eta balizko merkaturatzea lortzeko.
Orain, Kulturklik atariak bere burua berritu nahi du eta erabiltzaileen ideia eta irakodizunei irekitako inkesta bat jarri du martxan, zerbitzu hobea eman ahal izateko.