Lau gizon atxilotu dituzte Portugaleteko ostalaritza lokal batean lapurtzen harrapatu ondoren

Europa Press País Vasco
Publicado: miércoles, 23 julio 2025 13:11

BILBO 23 Jul. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzak lau gizonezko atxilotu ditu asteazken honetan Portugaleteko Udaltzaingoarekin elkarlanean, Bizkaiko udalerriko ostalaritza establezimendu batean lapurretan harrapatu ondoren.

Eusko Jaurlaritzako Sergurtasun Sailaren arabera, 02:00ak aldera polizia agertzeko eskatu dute Portugaleteko ostalaritza lokal batean, lapurretan ari zitezkeela esanez.

Inguruan zaintza lanetan ari zen Muskizko ertzain-etxeko herritarren babeserako patruila bat hurbildu da eta iritsi denean gizon bat ikusi du erdi irekita zegoen pertsianaren azpitik arrastaka, lokaletik irteten, eskuan diru kaxa batzuk hartuta. Une horretan, motorra martxan eta argiak piztuta zituela, kanpoan ustez zain zuen autoak presaka ihes egin du polizia ikustean.

Ertzainek ustezko lapurra atxikitzea lortu dute, eta udaltzaingoko patruila batek inguruan geldiarazi du ustezko laguntzaileek ihes egiteko erabili duten autoa. Lokaleko pertsiana eta atea eta kutxa erregistratzailea behartuta zeudela egiaztatu ondoren, 33, 32, 28 eta 27 urteko lau gizonezkoak atxilotu egin dituzte.

Ertzaintzaren egoitzan beharrezko izapideak amaitu ondoren, atxilotuak agintari judizialaren eskuetan jarriko dituzte.

Contenido patrocinado