Luis Baraiazarra ohorezko euskaltzaina omenduko dute larunbatean Meñakan

Actualizado: viernes, 31 marzo 2017 13:09

BILBO, 2 Dic. (EUROPA PRESS) -

Luis Baraizarra ohorezko euskaltzaina omenduko du Meñakako Udalak (Bizkaia) larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz. Gainera, udalbatzak onartuta, aurrerantzean herriko udal liburutegiak bere izena eramango du, Euskaktzaindiak jakinarazi duenez.

Luis Baraiazarra Txertudi Meñakabarrenan jaio zen, 1940. urtean, Urezandigoikoa baserrian, eta ibilbide luzeko irakasle, itzultzaile eta euskaltzalea da. Meritu horiek guztiak kontuan hartuz, omenaldia egingo diote larunbatean karmeldarrari bere jaioterrian.

Egitaraua 12:00etan hasiko da, "Santa Teresa Jesusena, idazlan guztiak" liburuaren aurkezpenarekin. Jarraian, 12:30ean, udal liburutegiari "Luis Baraiazarra Txertudi, karmeldarra" izena emateko ekitaldia egingo da. Ostean, berari eskainitako ohorezko aurreskua eta bertso saioa izango dira, eta 13:00etan, hurbiltzen direnentzat "koputxue" agindu du Meñakako Udalak.

Euskaltzaindiak gogoratu du Espainiako Itzulpen Onenaren Sari Nazionala eman ziotela meñakarrari joan den azaroan, ordu batzuk geroago kendu ziotena, Euskaltzaindiaren eta euskal gizarte osoaren harridurarako.