av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
DONOSTIA, 30 (EUROPA PRESS)
Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Lurraldea eta Hizkuntza gaia lantzeko on line ikastaro ireki masiboa (MOOC, ingelesezko sigletan) antolatu dute, eta datorren astelehenean, ekainaren 2an, aurkeztuko dute. Ikastaroak, euskara, hirigintza, arnasguneak, azpiegitura handiak edo hiztunak bezalako alderdiak landuko ditu, besteak beste.
UEUko iturriek gogorarazoi dutenez, pasa den urtarrilaren 16an eta 17an, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk "Lurraldea eta Hizkuntza. Hizkuntza eta Lurraldea" I. Jardunaldiak antolatu zituzten, eta orain, jardunaldi "arrakastatsu" horiei jarraipena emango die ikastaro honek.
Jardunaldietan landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course - On line Ikastaro Ireki Masiboa) formatuko ikastaro hau antolatu dute, gaian sakontzeko.
Ikastaroaren xehetasun guztiak emateko prentsaurrekoa egingo dute datorren astelehenean, ekainaren 2an, Gipuzkoako Foru Aldundian, Donostian, Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendariak, Iñaki Alegria UEUko zuzendariak, Unai Fernandez de Betoño ikastaroaren eta Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldiko antolatzaileak eta Oihana Sanzberro Asmoz Fundazioko zuzendariak.