"Maya erlea 2: Ezti-Jokoak" filma, euskaraz zinema aretoetan

"Maya Erlea 2: Ezti-Jokoak"
ZINEUSKADI
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 8 febrero 2018 17:45

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Zineuskadi plataformak bultzatutako Zinema Euskaraz programak "Maya erlea 2: Ezti-Jokoak" film alemanaren euskarazko bertsioa eramango du Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zenbait zinema aretora ostiralean, otsailaren 9an. "Maya erlea" (2014) filmaren jarraipena da, eta Alexs Stadermann lehen partearen zuzendariak zuzendu du, Noel Clearyrekin batera, Zineuskadik jakinarazi duenez.

Abentura berrian, Mayaren erlauntzak udako bilketa amaitu berri du eta guztiak Ezti-Jokoetan parte hartzeko irrikaz daude. Halere, enperatrizak ez die Mayari eta lagunei parte hartzen utzi nahi eta, gainera, haien eztiaren zati bat atletentzat emateko eskatu die. Mayak ezin du hori onartu eta, erreginak emandako aholkuei kasurik egin gabe, Buzztropolisera bidaiatuko du, Flip eta Willi lagunekin batera.

Zinema Euskaraz programak euskararen erabilera sustatu nahi du kultur komunikaziorako bitarteko gisa. Horretarako, aisialdian euskararen normalizazioa sustatzen duten filmen eskaintza jartzen du herritarren eskura.

"Maya erlea 2: Ezti-Jokoak" publiko guztientzako filma da, eta Niessen (Errenteria), Zugaza (Durango), Getxo Zinema (Getxo), Multicines (Bilbo), Golem La Morea (Iruñea), Golem Alhóndiga (Bilbo), Príncipe (Donostia), Coliseo (Eibar) eta Florida Guridi (Gasteiz) zinema aretoetan estreinatuko da.

Contenido patrocinado