Merkatari eta ostalarientzako euskara ikastaroak izango dira otsailetik ekainera Donostian

Archivo - Donostiako Alde Zaharra
AYUNTAMIENTO DONOSTIA - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 21 enero 2026 11:59

DONOSTIA 21 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak hiriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaro bereziak eskainiko ditu otsailetik ekainera bitarte, eta izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 30era arte. Ikastaroak 60 ordukoak izango dira eta ikasle bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu.

Interesdunek online eman ahal izango dute izena Euskara Zerbitzuaren web orrian edo aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza 2). Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da: AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea.

Donostiako Udaletik jakinarazi dutenez, 2025ean 128 merkatarik eta ostalarik egin zuten ikastaroa. Horietatik 67 lagun aritu ziren otsaila-ekaina bitarteko ikastaroan, eta 61 lagun urritik abendura bitartekoan. 128 lagun horiekin 13 talde osatu ziren: zazpi otsailean eta sei urrian.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearekin, San Sebastian Shops erakundearekin eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioarekin lankidetzan antolatzen ditu Donostiako Udalak merkataritza eta ostalaritza sektoreetako profesionalei zuzendutako euskara ikastaroak.

Ikastaroen azken helburua da jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko ulermena nahiz gaitasuna lortzea eta, horrenbestez, bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea.

Horretarako, alde batetik, hasiera mailako ikastaroak eskaintzen dira, zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio gaitasuna lantzeko, eta, bestetik, jarraipen mailako ikastaroak egiten dira, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.

Contador

Contenido patrocinado