DONOSTIA 18 May. (EUROPA PRESS) -
Musikazuzenean webguneak (www.musikazuzenean.com) jaialdi akustikoa antolatu du aurten ere, iaz bezala, egitasmoa bultzatu eta sostengatzeko asmoz. Pasa den urtean Elorrioko (Bizkaia) Arriola Antzokian izan baizen, aurten Andoaingo Bastero Kulturgunean izango da, maiatzaren 27an, igandean, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.
Antolatzaileek adierazi dutenez, zerbait berezia egin nahi izan dute aurten, eta Euskal Herriko musika eszenako zenbait musikariei erronka berezi bat luzatu diete. Horrela, ohikoan musika talde baten laguntzaz aritzen diren musikariak bildu dituzte. Musikari beteranoak eta bidea egiten ari direnak dira, Euskal Herriko musika eszenaren adierazpen ezberdinak irudikatuz. Kanta propioak, bertsioak eta bereziki sorturikoak izango ditugu entzungai.
Horrela, jaialdian parte hartuko duten musikarien artean daude Zaloa Urain (Kokein), La Jodedera taldea (Jon Txorromorro, Jon Oiartzun, Mandi Cienfuegos eta Oscar La Habana), Koldo Soret (Surfin Kaos), Xabi Solano & DZ (Esne Beltza), Ain_1, Joseba Baleztena(SextySexers eta Sumision City Blues), Gorka Urbizu (Berri Txarrak),
Okene Abrego + Mariano Hurtado (Bap!, Inoren Ero Ni), Igor Arzuaga & Luis Vil, Imanol Ubeda (Bide Ertzean eta Deabruak Teilatuetan), Gaizka Insuntza (Audience) eta Toño Muro (Balerdi Balerdi).
Joan den urtean bezala jaialdi akustikoa zuzen-zuzenean emitituko da Info 7 irratiaren bidez, FMan, eta internet bidezko emisioan. Emanaldiak bi ordu inguruko iraupena izango du, eta sarrerak 10 euro balio du aurrez eta 12 euro bertan. Musikazuzenean webguneko lagunak doako sarrera dute.