Mutrikun amaituko da 80. Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloa KUP taldearen kontzertuarekin

- XI SIMPOSIO MUNDIAL DE MÚSICA CORAL - Archivo

Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 27 agosto 2019 14:12

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS) -

80. Musika Hamabostaldiaren Musika Aitzaki zikloa amaitzear da eta KUP taldeak, Gabriel Baltesen zuzendaritzapean, eskainiko du ziklo honetako azken kontzertua Mutrikun (Gipuzkoa). Datorren asteazkenean, abuztuaren 28an, izango da, 19:00etan, Mutrikuko Santa Katalina Komentuan.

"Azken bost mendeetako errepertorio korala eskainiko dute. Gallus eta Sweelinck-en berpizkundetik, Busto edo Elberdin euskal autoreen sorkuntza garaikideraino, tartean Brahms, Britten eta beste hainbat direla", adierazi dute Donostiako Musika Hamabostalditik.

Honetaz gain, musikarekin eta emozioei buruzko istorioekin gozatu ahal izango dute etxeko txikienek Kantu Kontari saio batekin. Ikuskizunaren izenburua HunkIpuinak da eta 18:00etan hasiko da Mutrikuko Zabiel Plazan. Bi ikuskizunak, kontzertua eta HunkIpuinak, doakoak izango dira.

Contenido patrocinado