Prezioak %0,6 igo dira urrian EAEn aurreko hilaren aldean eta %2,4 urteko lehen hamar hiletan

Archivo - Zapata denda bat
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 14 noviembre 2025 11:57

BILBO 14 (EUROPA PRESS)

Kontsumo Prezioen Indizea (KPI) %0,6 igo da urrian Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) irailaren aldean eta %2,4 urtarriletik urrira arte. Era berean, prezioek %3,2 egin dute gora 2024ko urriarekin alderatuta, INE estatistika erakundeak jakinarazi duenez.

Sektoreka, irailaren aldean, prezioak igo egin dira urrian elikagai eta alkoholik gabeko edarietan (+%1,6), jantzi eta oinetakoetan (+%7,3), etxebizitzan (+%1,0), tresnerian (+%0,5), sendagaietan (+%0,1), garraioan (+%0,3), hezkuntzan (+%1,0) eta besteetan (+%0,1).

Prezioak ez dira aldatu komunikazioetan aurreko hilaren aldean (%0,0), eta jaitsi egin dira alkoholdun edari eta tabakoan (-%0,4), aisia eta kulturan (-%1,3) eta hotel, kafe eta jantokietan (-%0,4).

Bestalde, prezioak sektore guztietan igo dira 2025eko urtarriletik urrira, jantzi eta oinetakoetan (-%3,3) eta aisia eta kulturan (+%3,4) izan ezik.

Horrela, urteko lehen hamar hiletan, prezioak %3,2 gehitu dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,0 alkoholdun edari eta tabakoan, %4,9 etxebixitzan, %1,2 tresnerian, %2,2 sendagaietan, %1,7 garraioan, %1,9 komunikazioetan, %2,0 hezkuntzan, %5,6 hotel, kafe eta jantokietan eta %2,9 besteetan.

Azkenik, urte arteko bilakaerari dagokionez, prezioak jantzi eta oinetakoetan (-%0,5) eta aisia eta kulturan (-%0,6) soilik jaitsi dira 2024ko urriarekin alderatuta.

Gainerako sektoreetan, prezioak %3,7 igo dira elikagai eta alkoholik gabeko edarietan, %3,8 alkoholdun edari eta tabakoan, %7,4 etxebizitzan, %1,4 tresnerian, %2,5 sendagaietan, %2,6 garraioan, %1,8 komunikazioetan, %2,1 hezkuntzan, %4,4 hotel, kafe eta jantokietan eta %3,3 besteetan.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado