Santurtziko Karmengo Amaren omenezko eskulturaren zaharberritu dute bere 75. urteurrenean

Santurtziko Karmengo Amaren omenezko eskulturaren zaharberritu dute
SANTURTZIKO UDALA
Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 23 diciembre 2025 17:47

BILBO 23 Dic. (EUROPA PRESS) -

Santurtziko (Bizkaia) Karmengo Amaren omenezko eskulturaren eraberritzea amaitu da dagoeneko, bere 75. urteurrenean, eta astearte honetan izan da inaugurazio ekitaldia. Ricardo Iturria santurtziar eskultoreak sortu zuen eskultura, eta ehunka herritarren bisita izaten du egunero, herriko ikur handienetakoa baita.

Hori dela eta, Santurtziko Udalak eta Bilboko Portuko Agintzaritzak, herriko toki kutun eta erakusgarrienetako bat dela jakinda, eta urteurrenarekin bat eginez, 1950ean inauguratu zen sorkuntza artistikoa eraberritzeko lanak burutu dituzte.

Inaugurazio ekitaldian, Santurtziko alkate Karmele Tubillak eta Bilboko Portuko Agintaritzaren presidente Ivan Jimenezek parte hartu dute, besteak beste. Tubillaren hitzetan "1950ean inauguratu zen irudia portuaren burua da eta babesa, debozioa eta tradizioaren ikurra da santurtziar belaunaldi guztientzat, hori dela eta zaindu eta babestu beharra dugu".

"Gure herriaren ikonoa da, Portuko Agintaritzaren laguntzari esker eraberritu ahal izan da, hain berezia izan den urte honetan, bere 75, urteurrenean, hain zuzen. Orain ikus dezakezue zein lan zoragarria egin den", adierazi du.

Jimenezek, berriz, eskultore santurtziarraren lana azpimarratu nahi izan du, bai eta udalerrirako eta porturako duen garrantzia ere. Horrez gain, irudiaren jatorri herrikoia gogoratu eta, "itsas historiarekin batera, sarturtziar sentipena sortzeko duen indarra" nabarmendu nahi izan du.

Eskultura eraberritzeko lanetan garbitu, konpondu eta babestu egin da Karmengo Amaren irudia, txukunago egon dadin. Gainera, urteetan bildutako zikinkeria kendu zaio, hala nola oxido eta algen hondarrak, hondatutako guneak eta junturak konpondu dira eta metalezko piezak garbitu dira.

Azkenik, babesteko tratamendu bat ezarri zaio, hezetasunak eta denboraren joanak hondatu ez dezaten. Horrekin guztiarekin, ziurtatu daiteke "luzaroan izango dela egoera onean".

Contador

Contenido patrocinado