BILBO 5 Feb. (EUROPA PRESS) -
Bilbo Zaharra euskaltegiak jardunaldiak antolatu ditu Txomin Agirre idazle ondarroarraren "Kresala" eleberria aztertzeko. Sei parte hartzaile izango dira topaketotan, eta lehena astelehen honetan izango da, otsailaren 5ean, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Bilbon, iluntzeko 19:00etatik aurrera.
Horrela, Euskaltzaindiaren iturriek jakinarazi dutenez, lehen jardunaldian, Beñat Sarasola ("Kresala: luiteratura-begirada bat hitzaurretik abiatuta") eta Belen Altuna ("Erlijioa eta ideologiaren aparra Kresalan") izango dira hizlariak.
Asteartean, otsailaren 6an, Bernardo Atxaga izango da protagonista, eta "Literatuaren eskuak" hitzaldia eskainiko du. Bukatzeko, asteazkenean, otsailaren 7an, "Kresalaren sundan" saioan parte hartuko dute Leire Bilbaok, Miren Agur Meabek eta Ane Urkizak.