UEMAk babes osoa adierazi dio 24. Korrikari

UEMAko eta AEK-Korrikako ordezkariak
UEMA
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 14 enero 2026 15:43

DONOSTIA 14 (EUROPA PRESS)

Martin Aramendi UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakaria eta Miren Segurola UEMAko koordinatzailea AEK-Korrikako ordezkariekin bildu ziren asteartean, urtarrilaren 13an, 24. Korrikari babes osoa adierazteko eta ekimenaren nondik norakoak arduradunen ahotik ezagutzeko.

Zehazki, UEMAk jakinarazi duenez, Ane Elordi Korrikaren arduradunarekin, Aize Otaño AEK-ko Artezkaritzako kidearekin eta Maialen Otegi AEK-ren Irakaskuntza arduradunarekin elkartu ziren, mankomunitatearen Azpeitiko egoitzan.

Euskararen aldeko AEKren ekimena Atharratzetik abiatuko da martxoaren 19an, eta, 'Euskara gara' lelopean Euskal Herria zeharkatu ondoren, Bilbon amaituko da, martxoaren 29an. Korrikak 24. aldia du aurten, eta "inoizko parte hartzaileena izateko osagai guztiak" ditu. Besteak beste, 2.175 kilometro egingo ditu, eta 3.436 aldiz aldatuko da eskuz lekukoa.

UEMAk aspalditik erabiltzen duen 'Euskaraz gara' leloaren oso antzekoa du aurtengo Korrikak: 'Euskara gara'. "Esanahia ezberdina den arren, biak erabat uztargarriak eta bateragarriak dira", UEMAko lehendakari Martin Aramendiren hitzetan, udalerri euskaldunetan biek bat egiten dutelako. "Euskaraz gara eta euskara gara, zalantzarik gabe, eta bat egiten dugu Korrikak lau haizetara zabaltzen duen mezuarekin", esan du.

Horregatik, UEMAk mankomunitateko kide diren 120 udalei eta horietako 355.000 herritarrei dei egingo die Korrikan parte hartzeko.

Contador

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado