UEUfesta egingo dute asteazkenean Gasteizen, UEUren 50 urteak ospatzeko

UEUfesta Gasteizen
UEU
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 13 junio 2022 11:18

GASTEIZ 13 Jun. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsiteak (UEU) Udako Ikastaroen 50. urteurrena ospatzeko UEUfestak antolatzen darrai, eta Gasteizen izango da hurrengoa, asteazkenean, ekainaren 15ean. Tokiko ikertzaile gazteen mikro-hitzaldiak, ikertzaile beteranoen aurkezpenak, musikak eta bertsoek jantziko dituzte ekitaldiok. UEUren komunitatea bildu, omendu eta ospatzea da helburua.

UEUk jakinarazi duenez, unibertsitate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta, nahiz eta horrelakoak ere egin behar diren, "UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait" egin nahi izan dute, "elkartu, ospatu eta UEUko komunitatea omentzeko ekitaldi bat".

Horrela, nazio ikuspegia duen erakundea izanik, zenbait hiriburutan UEUfestak antolatu ditu, eta, Eibarren, Donostian, Iruñean eta Bilbon egin ondoren, asteazkenean Gasteizko Zas gunean egingo du, 18:00etatik aurrera, Oier Azkarraga UEUko Soziologia sailburuak eta Irati Iciar UEUko jarduera akademikoko koordinatzaileak aurkeztuta.

Urtzi Arriola, Amaia Eiguren, Rakel Gamito, Aiara Garitazelaia, Maitane Junguitu, Irati Leon, Andrea Perales, Marina Sagastizabal eta Uxue Sanchez ikertzaile gazteek parte hartuko dute, eta Arrimuk jarriko du musika.

Contenido patrocinado