UEUk 'Barredromoa' egingo du asteartean Eibarko egoitzan

'Barredromoa'.
UEU
Europa Press País Vasco
Publicado: lunes, 15 abril 2024 16:44

DONOSTIA 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) 'Barredromoa' antolatu du asteartean, apirilaren 16an, Eibarko (Gipuzkoa) egoitzan, umorea protagonista hartuta, zientzia gizarteratzeko helburuarekin.

UEUko iturriek ohar bidez jakitera eman dutenez, urte asko daramatza ikertzaile gazte euskaldunak ezagutarazten, bai eta euskarazko ikerketa zabaltzen eta sustatzen, eta ildo horretan antolatzen du 'Barredromoa' dibulazio saioa.

Bada, asteartean, bost gonbidatu taularatuko dira Idoia Torregarai UEUko Komunikazio arduradun eta umoristaren gidaritzapean Eibarko UEUren egoitzan, 18:00etan hasita.

Hain zuzen, Marina Landa Gonzalez Komunikazio doktore donostiarra, Josu Lopez-Gazpio Kimika doktore tolosarra, Onintze Parra Ipiña Ingeniaritza Kimikoko doktoregai bilbotarra, Ander Prieto de Garay Artearen Historian gradudun gasteiztarra eta Eider Saragueta Garrido Antropologia Sozial eta Kulturaleko doktore ibartarra dira gonbidatuak. Bertaratzeko izena eman behar da komunikazioa@ueu.eus helbidean.

Contenido patrocinado