UEUren Udako Ikastaroek Eibarren jarraituko dute astelehenetik

UEUren 45. Udako Ikastaroak
UEU
Actualizado 2017/07/07 15:09:17 CET

BILBO, 7 (EUROPA PRESS)

Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 45. Udako Ikastaroek Eibarren jarraituko dute datorren astelehenetik, aste honetan zehar Baionan izan ondoren. Ikastaro guztiak Markeskoa jauregian izango dira, UEUk jakinarazi duenez.

Horrela, astelehenean, uztailaren 10ean, "Hezkuntza formalean elikadura subiranotasuna lantzeko erremintak" ikastaroa izango da. Astelehean eta asteartean, aldiz, "Arrakala. Sorkuntza garaikidearen bitartekaritza, hedapena eta eginkizunak", "Dokumental interaktibo bat sortzeko tailerra, Klynt programa erabiliz", "Ikus komunikazio eraginkor baterako gakoak" eta "Erlezaintza ikastaroa: egungo egoera eta etorkizuneko erronkak" ikastaroak egingo dira.

Halaber asteartean, uztailaren 11an, "Elkarlanean Indarra: parte hartzea, inklusioa eta parekidetasuna sare lanean" eta "Komunikabideak eta herria: Telebista publikoa irudikatzen" ikastaroen txanda izango da, eta asteazkenean, uztailaren 12an, "Bandera Gorriak eta Froga Neuromuskulueskeletikoak Lehen Arretan" ikastaroarena.

Bukatzeko, asteazkenean eta ostegunean, "Unitate didaktiko digitalen diseinua" eta "Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen" ikastaroak eskainiko dira.