Urola Kostako Udal Elkarteak zibersegurtasunari buruzko jardunaldia antolatu du eskualdeko enpresentzat

Europa Press País Vasco
Publicado: martes, 3 marzo 2026 16:27

DONOSTIA 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Urola Kostako Udal Elkarteak 'Zibersegurtasuneko araudiak eta ziurtagiriak: zeintzuk kontuan hartzen ditugun eta nola aplikatu' izenekop lan saioa antoaltu du ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroarekin lankidetzan, eskualdeko enpresei zuzenduta. Jardunaldia martxoaren 23an izango dira, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzan, Zarautzen.

Antolatzaileek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, zibersegurtasunaren arloan dauden legezko betebehar eta ziurtagiri ezberdinak ezagutuko dituzte topaketan, eta benetako ezarpen prozesuei buruzko esperientziak partekatzeko aukera ere izango da.

Lan saioaren helburua da zibersegurtasunean egon daitezkeen joera teknologiko berriak ezagutaraztea eta eskualdeko enpresek arlo honetan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzea.

Saioa martxoaren 23an izango da, 09:15etik 11:15era, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitza nagusian, Zarautzen, eta parte hartzaileek aukera izango dute araudi eta ziurtagiri ezberdinen arteko desberdintasunak ulertzeko, eskualdeko industria enpresa ezberdinen benetako esperientziak ezagutzeko, eta bertaratutako enpresen artean esperientziak partekatzeko.

Contador

Contenido patrocinado