Xilabaren azken finalaurrekoa larunbatean izango da Bardozen

Xilabaren azken finalaurrekoa
BERTSOZALE
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 13 enero 2026 11:24

BILBO 13 (EUROPA PRESS)

Xilaba Ipar Euskal Herriko Txapelketaren bigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da larunbatean, urtarrilaren 17an, Bardozeko (Lapurdi) Ezker Paretan, eta bertan erabakiko dira finalerako sailkatutako bertsolariak.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Aitor Servier Etxexuri, Irantzu Idoate Funosas, Karlos Aizpurua Etxarte, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Patxi Iriart Hiribarren eta Ramuntxo Christy Biscay bertsolariak izango dira oholtzan. Garailea zuzenean sailkatuko da finalera eta Donibane Lohitzunen kantatu ahalko du urtarrilaren 31ean. Saioan bertan jakingo dira finalean kantatuko duten sei bertsolarien izenak.

Gai emailea Ekhi Erremundegi Beloki izanen da, eta epaile lanetan arituko dira Abel Zabala Elizazu, Maialen Berra Zubieta, Iban Thicoipe, Jon Garmendia Martinez 'Txuriya', Lur Renteria eta Eneko Bidegain Aire. Bardozeko ikastolak jatekoa eta edatekoa eskainiko ditu saioaren aurretik eta ondoren.

Saioa 17:00etan hasiko da, eta sarrerak www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke; aurretik bukatzen ez badira, egun berean 16:00etatik aurrera ere erosi ahal izango dira Bardozen bertan.

Contador

Contenido patrocinado