Adimen artifizialeko sistema hibridoei buruzko nazioarteko topaketa bat izango da bihar Donostiako Miramar Jauregian

Actualizado: martes, 22 junio 2010 16:14

DONOSTIA, 22 Jun. (EUROPA PRESS) -

Adimen Artifizialeko Sistema Hibridoei buruzko Nazioarteko V. Biltzarrari hasiko da bihar goizeko 8:30etan Donostiako Miramar Jauregian. Topaketan mundu osoko 130 zientzialari baino gehiago elkartuko dira.

Ekimena Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Adimen Konputazionaleko Taldeak (AKT) antolatu du, Burgoseko Unibertsitateko Adimen Konputazional Aplikatuko Taldearekin (GICAP) eta Salamancako Unibertsitatearen Biomedikuntza, Sistema Adimendunak eta Hezkuntza Teknologiako (BISITE) Ikerketa Taldearekin batera.

Bestalde, ekimenaren babesleak EHUko Udako Ikastaroak, Vicomtech, Nesplora eta Madrilgo Carlos III.a Unibertsitateko Adimen Artifizialeko Taldea (GIAA) izan dira, antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez.

Irekiera-ekitaldian Manuel Graña Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialaren arloan EHUko katedradunak eta Emilio Corchado Burgoseko Unibertsitatean doktore, Salamancako Unibertsitatean irakasle eta IEEEren Espainiako ataleko ordezkariak parte hartuko dute.

Graña eragin-indizeko aldizkarietan 50 artikulu baino gehiagoren egilekidea, eta baita liburuetako 100 kapitulu baino gehiagorena ere. Halaber, liburu askoren koeditorea izan da. CNAIk (Comisión Nacional Evaluadora de la Actividad Investigadora) lau tarte (seiurtekoak) aitortu dizkio bere ikerketa-jarduerari.

Bestalde, Corchado IEEE (Institute of Electrical and Electronics Engineers) Systems, Man and Cybernetic-en Espainiako Atalaren lehendakarikidea da, bai eta Komunikazioen eta Informazioaren Aholkularitzako MAGISTER MAC-TICen zuzendaria eta Burgosko Unibertsitatearen Adimen Konputazional Aplikatuko Taldearen (GICAP) zuzendaria ere.