Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 10/03/2010 17:58
EUSKADI

Arabar Errioxako 14 upategik parte hartuko dute martxoaren 21etik 23ra egingo den Proweingo (Alemania) ardo azokan

   Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila Prowein 2010 ardo azokan izango da, euskal upategiak nazioarte mailan bultzatzeko asmoz. Azoka hau, Dusserldorf hiri alemanan egingo da martxoaren 21tik 23ra arte, eta aurtengo edizioan, Euskadiko pabiloian, Arabar Errioxako 14 upategiren ordezkari izango diren 132 ardo erreferentzi aurkeztuko dira.

   Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren arabera, Alemania ardo produktu gehien kontsumitzen duen laugarren herrialdea da, Frantzia, Italia eta AEBen atzetik. Halaber, ardo beltza gehien kontsumitzen duena da, eta horrekin batera ardo zuria ere nabarmentzen da (kontsumoaren %40).

   Bestalde, Alemania munduko ardo inportatzaile nagusiena da, kontsumitzen duen %75 inportaturiko ardoa baita. Izan ere, ardo gehiena Italiatik, Frantziatik eta Espainiatik ekarritakoa da.

   Alemaniako merkatua esportatzaile berrientzat erakargarria bada ere, aseta dago eta azken urteetako bolumenak iraunkor mantendu dira. Banaketa bideak presio handia egiten du prezioetan. Espezializatutako merkataritza oso garrantzitsua da oraindik ere kalitatezko produktua eskaintzen duen esportatzaile txikiarentzat.

   Prowein Azokan egotea, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak Arabar Errioxako ardoa nazioarteko merkatu ezberdinetan sustatzeko egingo dituen ekintzen barruan kokatzen da.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Anonymous ataca las web de la CIA y del Gobierno de Alabama

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.