Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 18/03/2010 17:42
EUSKADI

Barakaldoko diskoteka batean adingabeko neska bati sexu erasoa egin zion gizonezkoa atxilotu dute

   Ertzaintzaren agenteek 20 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizean, joan den otsailean Barakaldoko (Bizkaia) dantzaleku batean adingabeko neska batek jasandako sexu erasoaren ustezko egilea delakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Otsailaren 27an, adingabeko neska bat polizia egoitza batera bertaratu zen, goizaldean Barakaldoko diskoteka batean gizonezko batek sexu erasoa egin ziola salatzeko. Neskatoak jakinarazi zuenez, diskotekako komunetan gizon gazte bat bere gainera joan zen, gizonezkoen komunetan sartu zuen eta, bertan, bortxatu egin zuen.

   Gertakariaren berri izan ostean, beharrezko ikerketa abiatu zuten egilea identifikatzeko. Ondorengo egunetan lortutako emaitzei esker, 20 urteko gizon bat identifikatu zuten ustezko erasotzailea bezala. Hala, beharrezko egiaztapenak burutu ostean, gaur goizean gaztea atxilotu dute. Atxilotua polizia egoitza batean dago une honetan eta, dagozkion eginbideak amaitu ostean, epailearen esku geratuko da.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Obama obligará a las aseguradoras a pagar los anticonceptivos de las mujeres Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.